Orioko plazara lekualdatu dute biharko Zinea Kalean saioa

Karkara 2019ko uzt. 26a, 13:15

'Urrezko iparrorratza' filmeko irudi bat.

Eguraldi txarra dela-eta, Ikastola aurreko plazan beharrean, Orioko plazan izango da biharko Zinea Kalean saioa. 'Urrezko iparrorratza' filma emango dute.

Udako egitarauaren barruan, datozen asteetan hainbat film emango dituzte Orion, kalean. Bihar, larunbata, izango da hurrengo Zinea Kalean saioa. Dena den, Ikastola aurreko plazan beharrean, herriko plazan izango da emanaldia, eguraldi txarra-dela eta. Urrezko iparrorratza proiektatuko dute, 22:00etan hasita.

Abuztuan ere izango dira Zinea Kalean saioak: Artetarrak eta Aquaman filmak ikusteko aukera izango da, 10ean eta 24an, hurrenez hurren.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide