Matxura du Orioko plazako igogailuak

Karkara 2019ko uzt. 24a, 18:03

Matxuratu egin da Orioko plaza eta Goiko Kalea lotzen dituen igogailua; hala, itxita dago konpondu bitartean.

Orioko Udalak jakinarazi du matxuratu egin dela Orioko plaza eta Goiko Kalea lotzen dituen igogailua. Itxita dago une honetan, eta hala egongo da konpondu bitartean. Udalaren aurreikuspenen arabera, astelehenerako konponduko dute; asteburuan, baina, ezingo da erabili.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide