Salatxo aretoa, idazkunarekin nabarmendua

Karkara 2019ko uzt. 23a, 18:30

(Orioko Udala)

Orioko Udalak idazkuna jarri berri du Salatxo aretoaren sarreran. Bizker Grafikak egin du lana, eta 720 euroko kostua izan du.

Hamaika kultur eta bestelako jarduera antolatzen dituzte Salatxo aretoan, baina udalak azaldu duenez, "nahiko ezkutuan geratzen" zen orain arte; izan ere, kanpoaldean ez zegoen gunea nabarmentzeko eta ikusarazteko idazkunik. Hala, "arazo hori konpontzeko", Orioko Udalak idazkuna jarri berri du aretoaren sarreran.

"Salatxo aretoa" hitzak jaso dituzte lanean, eta Bizker Grafikak egin du. 720 euroko kostua izan du, BEZik gabe.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide