Abuztuaren 1tik 18ra bitartean izango da Gure Zirkua Orion, eta Mendibeltz zelaiaren ondoan jarriko dute karpa. Uztailaren 17an jarri zituzten salgai sarrerak bi webguneetan eta azkar ari dira amaitzen. Zirkuak, Orion, 17 emanaldi eskainiko ditu guztira abuztuan, 10 egunetako sarrerak, jada, amaitu dira.
Hala ere, Euskal Zirkura joan nahi dutenek oraindik ere sarrerak erosteko aukera dute geratzen diren egunetan:
Abuztuak 10, larunbata, 20:30ean.
Abuztuak 14, asteazkena, 19:00tan.
Abuztuak 15, osteguna, 19:00tan.
Abuztuak 16, ostirala, 19:00tan.
Abuztuak 17, larunbata 18:00eta eta 20:30ean
Abuztuak 18, igandea, 19:00tan