Audioa: Xanti Zabaleta elkarrizketatu dute Euskadi Irratian

Karkara

Iragan asteburuan ere Euskotren ligako estropada irabazi zuen Orioko emakumezkoen ontziak. Xanti Zabaleta entrenatzaileari elkarrizketa egin diote Euskadi Irratiko 'Hiru Erregeen Mahaia' saioan.

Besteak beste, "estropadaz estropada jarraitu behar" dutela azaldu du Zabaletak. Pasa den asteburuan Sestaon geldialdia egin eta bandera etxeratu ostean, datorren larunbatean Santurtzin dute hitzordua arraunlariek; eta igandean, Getxon.

Entzun Xabier Zabaletari Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketa osorik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide