Mendibeltz ondoko berdegunea "txakur-gorotzez garbi mantentzera" dei egin du Orioko Udalak

Karkara 2019ko uzt. 22a, 18:00

Abuztuaren 1etik 18ra bitartean bertan kokatuko dute Euskal Zirkua. Hala, berdegunea egokitzeko lanak egingo dituzte, eta txakurrak dituzten herritarrei inguru hori "txukun mantentzeko" eskatu die udalak.

Abuztuan Orion egingo du geldialdia Euskal Zirkuak. Abuztuaren 1etik 18ra bitartean, Mendibeltz zelaiaren ondoko berdegunean kokatuko dute. Hala, lekua egokitzeko lanak egingo dituzte datorren ostiralean, uztailak 26; besteak beste, belarra moztu eta txukunduko dute. Bi egun beranduago, uztailak 28, zirkua muntatzeari ekingo diote.

Uztailaren 26an eta 28an zein "gainerako egun guztietan" inguru hori "zaintzeko eta txukun mantentzeko" eskatu die udalak txakurrak dituzten herritarrei; batez ere, "txakur-gorotzez garbi mantentzera" dei eginez.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide