Imanol abeslariaren omenezko kontzertua eskainiko dute ostiralean

Karkara 2019ko uzt. 22a, 16:00

(Innovart)

Donostiako Jazzaldiaren barruan antolatu dute Imanolen omenezko emanaldia. Iñaki Salvador piano-jotzailea eta bere taldekideak igoko dira Orioko plazako oholtzara.

Datorren asteazkenetik igandera bitartean izango da Donostiako Jazzaldia; uztailaren 24tik 28ra, alegia. Egitasmoaren barruan, kontzertu bat antolatu dute Orion, ostiralerako. Imanol kantariaren omenezko emanaldia izango da, eta Iñaki Salvador piano-jotzailea eta bere taldekideak igoko dira Orioko plazako oholtzara. 19:00etan hasiko da kontzertua.

Imanolen zenbait abesti jazz estilora egokitu dituzte Salvadorrek eta bere taldekoek. Besteak beste, Karlos Gimenez piano-jotzailea eta Ainara Ortega eta Petti abeslariak ariko dira Orion.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide