Aldaketa izango da plazaren peatonalizazioan

Karkara

Irailaren 9ra arte egongo da indarrean aldaketa hau, Kontxako estropadaren bigarren igandera arte.

Jakina denez, Herriko Plaza peatonalizatu egiten da asteburuetan, larunbateko 14:00etatik igandeko 20:30ak arte. Udaleko Obra eta Zerbitzuetako batzordeak erabaki berri du epe hori luzatzea eta, udako hilabete hauetan, plaza peatonalizatuta egotea astelehen goizeko 07:30ak arte.

Oinezkoen segurtasuna bermatzeko

Erabakia hartzeko arrazoia hau izan da: plazan dabiltzan oinezkoen artean tarteka sortzen den zalantza eta nahaspila ebitatzea eta beren segurtasuna bermatzea. Uda honetan, zorionez, errezibimendu asko egiten ari gara igande iluntzetan eta ordu-garai horretan plaza bete-beteta izaten da maiz. Udalak uste du peatonalizazioa hurrengo goizera arte luzatuta seguruago ibili ahal izango direla herritarrak.

Neurri hori asteburu honetan jarri dute indarrean eta hala segituko du irailaren 9ra arte, Kontxako estropadaren bigarren igandera arte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide