Ostiralean bete ziren 15 urte Orioko Eguneko Zentroa ireki zela eta ekitaldi xume bat egin zuten bertan, urteurrena ospatzeko.
15 urteotan makina bat familiari eman dio zerbitzua Eguneko Zentroak eta egindako ibilbide hori ekarri zuten gogora ostiraleko ekitaldian. Bertan izan dira zentroko langile eta erabiltzaileak eta Udaleko alderdi guztietako ordezkariak.
Zaintza-lanaren garrantzia
Anuska Esnal alkateak azpimarratu nahi izan zuen horrelako zentroek jokatzen duten papera: “Pertsonak jarri behar ditugu erdigunean: gure aiton-amonak, beren familiak, haiekin lanean ari diren langileak… Zaintza-lana herri zoriontsuago baten zutabea da. Zaintza dezagun zaintza!”