Bizikleta martxa gaur 17:45 aldean iritsiko da Oriora

Karkara 2019ko uzt. 19a, 15:57

Gaur abiatu da euskal presoen eskubideen aldeko martxa Luhusotik, eta Zarautzen amaituko da aurreneko etapa. Sarek antolatutako ekimena Oriotik ere pasako da, eta nahi duten herritarrek zubian egingo dute bat bizikleta martxakoekin.

Euskal presoen aldeko bizikleta martxa antolatu du Sarek datozen egunetarako. Hainbat etapatan banatuta egingo dute Gernikara arteko bidea, eta gaur du lehen eguna. Luhusotik atera dira parte hartzaileak, eta Zarautzen amaituko dute gaurko ibilbidea.

Oriotik pasako da martxa, eta animatzen diren herritarrek zubira agertu behar dute, 17:45erako. Bihar, Zarauztik Getariara eta Zumaiara jarraituko du bizikleta martxak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide