Olatz Zugastik zuzeneko diskoa argitaratuko du

Karkara 2019ko uzt. 20a, 10:00

Diskoan bere ibilbide guztiko kantuez gain, Benito Lertxundiren abesti bat ere grabatuko du.

Maiatzaren 4an herrian eskaini zuen kontzertua disko batean jasoko du Olatz Zugastik eta udazkenean argitaratu. Kontzertuan, ibilbidean sortutako kanten laburpena egin zuen musikariak, bere diskoetako abestiez gain, Benito Lertxundiren abesti bat ere eskaini zuen. Lau musikari izan zituen ondoan, Ander Ederra (gitarra akustikoa eta elektrikoa), Ander Zulaika (bateria), Amaiur Cajaraville (baxua) eta Gratxina Lertxundi (teklatua, flauta, koruak). Diskoa Kantaita Enea zigiluak argitaratuko du.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide