Gazte Festak antolatzeko aurreneko bilera egingo dute bihar

Karkara 2019ko uzt. 19a, 09:30

Bihar, hilaren 20an, larunbatarekin, izango da gazteen jaiak antolatzeko aurreneko bilera, Etxeluzen.

Azken urteotan Gazte Festak aurrera ateratzeko zailtasunak izan dituzte antolatzaileek. Herritar askok hartzen dute parte jaian baina antolatzerako orduan ez da nahikoa herritar biltzen. Egoera horrek eraginda, azken urteotan lanean jardun direnek burutik kendua zuten Gazte Festak antolatzea aurten. Hori jakinda, herriko adin eta kuadrilla ezberdinetako kideek jaiak aurrera ateratzeko hautua egin dute.

Bihar izango da lehenengo bilera Etxeluzen, 12:00tan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide