'Mola Market' azokak hartuko du hondartza ondoa abuztuaren 4an

Karkara 2019ko uzt. 18a, 19:00

Mola Mola tabernak jakinarazi du 'Mola Market' azoka prestatu duela abuztuaren 4rako, igandea. Hala, 11:00etatik aurrera, jantziak eta bestelako produktuak ikusteko aukera izango da hondartza ondoan.

Hainbat postuk eta gunek osatuko dute azoka, eta Arkupe elkarteko dendek ere izango dute beren txokoa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide