Jose Luis Korta izango da San Juango gizonezkoen entrenatzailea

Karkara

(San Juan Koxtape A.E.)

Denboraldia amaitu arte arituko da San Juango senior gizonezkoen entrenatzaile modura.

San Juan Koxtape arraun elkarteak jakinarazi duenez, Jose Luis Korta izango da senior gizonezkoen entrenatzaile berria. Hainbat hedabidek iragan astean jakinarazi zuten oriotarrarengana jo zuela San Juanek, Erreka ontziaren prestatzaile modura aritu dadin. Proposamena onartu berri du Kortak; hala, gutxienez denboraldia amaitu arte arituko da gizonezkoen entrenatzaile lanetan.

Kortak iaz amaitu zuen bere ibilbidea Kaikun, 10 urtez entrenatzaile modura lan egin ostean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide