Junior mailako Munduko eskubaloi txapelketa hasiko da gaur Galizian. Bertan izango da Mikel Amilibia Espainiako eskubaloi selekzioarekin uztailaren 28ra bitartean. Guztira hiru euskaldunekin kontatu du Isidoro Martinez entrenatzaileak; Amenabar Zarautzetik Amilibiaz gain Eneko Goenaga zarauztarra ere bertan izango da, eta, CD Bidasoatik Mikel Zabala.
Ekaina eta uztailean zehar hara eta hona ibili da selekzioa prestaketan murgilduta. Pasa den uztailaren 11an lur hartu zuen Pontevedran, txapelketa aurreko azken entrenamenduak egiteko. Aurretik Suitza, Alemania eta Frantziak parte hartutako Airport Trophy txapelketa irabazi zuen Amilibiaren selekzioak. Tunezen eta Txileren aurka jokatutako lagunartekoak ere irabazi ditu selekzioak. Garaipenez beteta doaz Munduko txapelketara.
Prestaketa luzearen ondoren, 21:00etatik aurrera emango diote hasiera lehiari, Estatu Batuen aurka. Lehenengo fasean, Estatu Batuez gain, Tunez, Serbia, Japonia eta Eslovenia izango dituzte aurkari. Txapelketako lehia guztiak telebistako kate batean eskainiko dituzte. 20:55an hasiko dira ematen, hemen.