Euskal Herriko V. Sagardo Txapelketa Herrikoia izango da Orion, irailean

Karkara 2019ko uzt. 15a, 09:39

Finalaurrekora bertaratzen direnek otorduaz eta lehian parte hartzen duten sagardoez gozatzeko aukera izango dute.

Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoiaren bosgarren edizioa izango da aurten. Orion izango da finalaurrekoa irailaren 20an, ostiralarekin, gaueko 20:00tan, Aldapa elkartean. Txartela erosten dutenek otorduaz eta sagardoez gozatzeko aukera izango dute ondoren iritzia emanaz. 10 sagardo izango dira finalaurrekoetan, eta sagardo bakoitzari 5-10 arteko puntuazioa eman beharko zaio.Honakoa izango da menua:

  • Basatxerri lontxeatua
  • Entsalada
  • Ajoarrieroa
  • Xolomoburua
  • Postrea

Txartelak, jada, salgai daude Kolon txiki eta Salatxo tabernetan eta www.sagardoa.eus atarian, 26 euroren truke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide