Bisiguaren Festa martxan da atzotik

Karkara

Arratsaldeko zortzietan eman zioten hasiera ekimen gastronomikoari, Ana Mari eta Martxelo Manzisidor omenduz. 

Hasi da aurtengo Bisiguaren Festa. Atzo iluntzean egin zuten irekieran, Ana Mari eta Martxelo Manzisidor omendu zituzten. Udaleko ordezkariek hitz batzuk esan zituzten eta Pello eta Nikolasa erraldoiek, Harribileko lau dantzarik eta Salatxo abesbatzak ere parte hartu zuten atzoko ekitaldian.Aimar Galarragak eta alaba Goiatz Galarragak ere beren omenaldi txikia egin nahi izan zioten Manzisidor anai arrebei.

Igandera bitartean, bisiguaz gain beste hainbat jakiz eta ekimenez gozatzeko aukera izango da Orioko plazan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide