Jose Luis Kortak San Juanen entrenatzaile modura hasi edo ez erabakiko du aurki

Karkara

Kortak iaz eman zuen bukatutzat bere ibilbidea Kaikun, baina baliteke laster etapa berri bat hastea, San Juango gizonezkoen taldearen entrenatzaile modura. Gaur bertaratuko da entrenamendu saio batera.

70 urte bete ditu Jose Luis Kortak, baina badirudi arraunean etapa berriei heltzeko prest dagoela oraindik. Iaz eman zuen bukatutzat bere ibilbidea Kaikun, baina hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, baliteke aurki aro berri bat hastea, San Juango gizonezkoen taldearen entrenatzaile modura. Hala izatekotan, posible da uda honetan hastea entrenatzaile lanetan, 2021. urteko irailera arte.

Gaur, ostirala, San Juan taldearen entrenamendu saio batera bertaratuko da Korta. Iaz mailaz jaitsi ziren, eta sasoi honetan, KAE-1 ligako lehian dabiltza burubelarri. Laugarren postuan daude une honetan. San Juan Koxtape elkartea izan da Kortarengana jo duena, eta orain, oriotarrak erabaki beharko du proposamenari eutsi edo ez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide