Aste honetan itxiko dute Orioko Pilota Eskolan izena emateko epea

Karkara 2019ko uzt. 8a, 19:00

Aurrebenjaminek, benjaminek, kimuek eta infantilek izango dute datorren ikasturtean Orioko Pilota Eskolan parte hartzeko aukera. Izen-ematea irekita dago oraindik.

Udako oporraldian murgildu dira batzuk, baina Orioko Pilota Eskolakoak hurrengo ikasturteari begira jarri dira dagoeneko. Hala, datorren sasoirako izen-ematea ireki zuten ekaina amaieran, eta aste honetan itxiko dute. Hain zuzen, ostiral hau, uztailak 12, izango da izena emateko azken eguna.

Eskolako kideek azaldu dutenez, aurrebenjaminek -2012-2013 urteetan jaiotakoak-, benjaminek -2010-2011-, alebinek -2008-2009- eta infantilek -2006-2007- izango dute bertan parte hartzeko aukera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide