Udaleko Euskara batzordeak antolatuta, errefortzu-eskolak jarri dira abian aurten ere, ikasle etorriberrien euskara-maila hobetzeko. Astean hiru aldiz hartzen dituzte klaseak: astelehen, asteazken eta ostiraletan, ordu betez. Bi eskoletako haurrak ari dira parte hartzen, bi taldetan banatuta, adinaren arabera. Uztaila osoa emango dute horretan.
Hamargarren urtea da Udalak errefortzu-eskola hauek antolatzen dituela udan eta ikastetxeek ondo baloratzen duten zerbitzua da. Ikastolak utzitako gela batean ari dira klaseak hartzen, DBHko eraikin berrian.