Asteburuan Galizian jokatuko dituzte estropadak Orioko gizonezkoen eta emakumezkoen ontziek

Karkara 2019ko uzt. 5a, 15:59

Orio Arraunketa Elkarteko A trainerua. (Aitor Arrizabalaga/Eusko Label Liga)

Hainbat oriotar oporralditxoa edo asteburua pasatzera joan dira Galiziara, estropaden aitzakian.

Orio Arraun Elkarteko gizonezkoen A taldea eta emakumezkoen trainerua Galiziara bidean dira, beste hainbat arraun zalerekin batera. Izan ere, Bandera Cidade de Coruña bandera izango dute jokoan neskek eta mutilek. Larunbatean 18:00etan hasiko da hitzordua, eta igandean 11:30ean abiatuko dituzte bigarren eguneko estropadak. Dena dela, arraunlariak ez dira bakarrik izango Galizian, oriotar askok oporralditxoa edo asteburua pasatzera joan baitira A Coruña aldera, estropaden aitzakian.

Harrobiak estropada Mutrikun
Harrobiko taldeak ere ez du hutsik egingo asteburuan, eta larunbatean estropada jokatuko dute Mutrikun; III. Mutrikuko Yurrita Group Bandera lortzeko lehian izango dira. 17:00etan hasiko dira KAE 2 mailako estropadak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide