Udako egitaraua argitaratu du Orioko Udalak

Karkara 2019ko uzt. 4a, 08:39

Orioko Udalak jarduera sorta prestatu du uda honetarako. Hala, hamaika kultur eta kirol egitasmo izango dira uztailean zein abuztuan; hala nola, Zinea Kalean, Bisigu Festa, 'Lau bertsolari eta ziaboga bat' bertso saioa edota kontzertuak.

 Uztailak 6, larunbata

  • 22:00. Eta… zer gehiago? ikuskizuna Arraunetxen, Xabier Lizaso, Andoni Egaña eta German Ormazabalen eskutik.
  • 22:00. Zinea Kalean: Campeones filmaren emanaldia hondartzan.

Uztailak 11, osteguna

  • 16:30-19:30. Hondarrezko irudiak eta tailerrak hondartzan, Andoni Bastarrikaren eskutik.

Uztailak 12, ostirala. Bisiguaren Festa

  • 20:00. Aurkezpen ekitaldia plazan.
  • 21:00 Afaria plazan.

Uztailak 13, larunbata. Bisiguaren Festa

  • 12:00. Marmitakoa plazan. Razioak salgai 2 euroan.
  • 14:00. Bazkaria plazan.
  • 19:30. Lau bertsolari eta ziaboga bat bertso saioa plazan. Amets Arzallus, Jon Maia, Sustrai Colina eta Alaia Martin bertsolariek abestuko dute. Gai-jartzailea: Unai Elizasu
  • 21:00. Afaria plazan.

Uztailak 14, igandea. Bisiguaren Festa

  • 12:00. Bisigu lehiaketa Orioko elkarte gastronomikoen artean, plazan.
  • 12:00. Hegaluzea parrilan, Eusko Labelen laguntzarekin. Razioak salgai 2 euroan.
  • 14:00. Bazkaria plazan.

Uztailak 20, larunbata

  • 18:00. VII. Orio Kanpina Bandera. EuskoTren ligako 7. estropada.
  • Ondoren, XXIX. Orioko Kanpina Bandera. Eusko Label ligako 9. estropada.

Uztailak 21, igandea

  • 18:30. II. Orio Kanpina Bandera. KAE 2 ligako 7. estropada.

Uztailak 26, ostirala

  • 19:00. Imanol Jazz emanaldia plazan.

Uztailak 27, larunbata

  • 22:00. Zinea Kalean: Urrezko Iparrorratza filmaren emanaldia Ikastola aurreko plazan.

Abuztuaren 2-18

  • Euskal Zirkoa Mendibeltz futbol zelaiaren ondoan.

Abuztuak 2, ostirala

  • 19:30. Broken Brothers Brass Band taldearen kontzertua plazan.

Abuztuak 10, larunbata

  • 22:10. Zinea Kalean: Artetarrak filmaren emanaldia hondartzan.

Abuztuak 11, igandea

  • 19:30. Sambastian taldearen kontzertua hondartzan.

Abuztuak 16, ostirala

  • 19:30. Paul San Martin & Romain Gratalon-en kontzertua plazan.

Abuztuak 24, larunbata

  • 22:00. Zinea Kalean: Aquaman filmaren emanaldia Ikastola aurreko plazan.

Abuztuak 25, igandea

  • 19:30. Korrontzi taldearen kontzertua plazan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide