San Pedro jaietan murgildu dira oriotarrak

Karkara

Ohiturari jarraituz, Pello eta Nikolasa erraldoien kalejirak ireki ditu San Pedro jaiak Orion; herria zeharkatu dute erraldoiek eta buru-handiek eta plazara iritsi dira. Bertan, Txurrumuski elkarteak bota du txupinazoa Salatxo abesbatzak, Danbolin Musika Eskolako bandak eta Harribil taldeko dantzariek girotutako ekitaldian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide