OBBk seigarren postua lortu du ligan

Karkara 2019ko eka. 27a, 09:25

OBB taldeak ligako azken partidak jokatu ditu asteburuan. Kataluniako Viladecans taldearen aurka izan dira bi partidak, ligako seigarren postua lortzeko lehian.

OBB taldeak ligako azken partidak jokatu ditu asteburuan. Kataluniako Viladecans taldearen aurka izan dira bi partidak, ligako seigarren postua lortzeko lehian.

Lehenengo partida oso berdinduta hasi zen. Orioko taldeak aurrea hartzea lortu zuen Maialen Pisón jokalariaren lasterketari esker. Baina aurkariak erantzun egin zuen eta partida berdintzea lortu. Bosgarren sarreran Orioko OBB taldeak defentsa on bat egin eta bi lasterketa gehiago egitea lortu zuen, lehenengo partida irabaziz.

Bigarren partida guztiz ezberdina izan zen. Hasieran bi taldeen aldetik lasterketan egon ziren. Bosgarren sarreran izan zen Orioko neskek bateatu eta berdinketa lortu zuten momentua, honez gain beste lau lasterketak ere Viladecansen aurretik jarri zituzten. Aurkariek lasterketa bat egitea lortu zuten baina ez zen nahikoa izan oriotarrei irabazteko.

Igone Etxeberria jaurtitzailearen lan bikaina azpimarratu nahi izan dute taldekideek


Azpimarratu beharra dago Igone Etxeberria jaurtitzailearen eta Uxua Modrego jokalariaren lan bikaina  azpimarratu nahi izan dute taldekideek.Partida hauetan lotutako garapenei esker OBB taldeak ligako seigarren postua lortu du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide