Olatz Lasagabaster amarekin bizi da Xua, Patxi Uranga preso oriotarraren alaba, Valentziako kartzelan. Urtarrilean hiru urte beteko ditu, eta Euskal Herrira ekarriko dute orduan, amonarengana. Izan ere, gurasoek preso jarraituko dute. Jada beteak dituzte ETAko kide izateagatik ezarritako hamabi urteko kartzela zigorretik hiru laurdenak, baina preso jarraituko dute.
Horregatik erabaki dute senide eta lagunek 'Xua Gurasoekin Etxera' ekimena abiatzea. Usurbilen elkartu dira Orioko eta Usurbilgo hainbat lagun, prentsaurrean. Bertan jakinarazi dutenez, batetik, hiruren egoera azaltzen duen aldizkaria banatu dute etxez etxe Orion eta Usurlbilen, hangoa baita Lasagabaster. Bestetik, sinadura bilketa egingo dute, eta bi udaletan mozio bana aurkezteko asmoa ere agertu dute.