Larunbatean izango da martxan berriz Orioko txu-txu trena

Karkara 2019ko eka. 19a, 17:30

Orioko erdigunea eta hondartza lotzen ditu txu-txu trenak, 15 minuturo. Irailera arte izango da trenaz gozatzeko aukera.

Gero eta gutxiago geratzen da uda hasteko, eta dagoeneko jakinarazi dute noiz jarriko duten martxan Orioko txu-txu trena. Datorren larunbatetik aurrera, ekainak 22, izango da berriz trenean ibiltzeko aukera, irailaren 8ra arte.

Goizez zein arratsaldez izango da martxan; hain zuzen, 11:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 20:00etara. Trenean bertan erosi daitezke trenean ibiltzeko txartelak. Euro bat balio du txartel bakoitzak, eta hamar erosiz gero prezio berezia eskaintzen dute; 6 euroren truke eskuratu daitezke 10 txartel.

Orioko erdigunea eta hondartza lotzen ditu txu-txu trenak, 15 minuturo.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide