Asteburuan Anibarko Portuko festak izango dira

Karkara 2019ko eka. 19a, 10:30

Ostiralean eta larunbatean ospatuko dituzte Anibarko Portuko festak, eta herritarrak auzoko jaietan parte hartzera gonbidatu dituzte. 

EGITARAUA

Ekainak 21, ostirala
- 18:00. Futbito txapelketa.
- 19:00. Txupinazoa, buruhandiak eta kalejira Ostolaza eta Lutxurdio trikitilariekin.
- 20:00. Trikipoteoa

Ekainak 22, larunbata
- 11:00. Diana Danbolin Musika Eskolako ikasleekin.
- 11:00. Puzgarriak eta apar-festa.
- 11:30. Jubilatuen hamaiketakoa Kaiua tabenan.
- 12:30. Sardina-jana era sagardoa txotxean.
- 13:30. Tortilla patata lehiaketa eta dastaketa. Saria: Afaria bi lagunentzat Kaiua tabernan.
- 14:30. Lagun arteko bazkaria. Nork bere bazkaria eraman beharko du, eta parrila ere izango da.
- 16:30. Haurrentzat jolasak, puzgarriak eta txokolate-jana.
- 19:30. Erromeria Gari eta Iñaki trikitilariekin.
- 21:30. Lagun arteko afaria. Nork bere bazkaria eraman beharko du, eta parrila ere izango da.
- 22:30. Erromeria Gari eta Iñaki trikitilariekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide