Xabier Lizaso Euskadi Irratiko "Mezularia" saioan izan da 'DO RE NI' proiektua hizpide

Karkara

Musikak eta neuro-zientziek bat egiten duten proiektuaren bidez, zahartze prozesua modu osasungarrian garatu dadin lagundu nahi dute. 100 boluntario behar dituzte ikerketa martxan jartzeko.

'DO, RE, NI' proiektua aurkeztu du Xabier Lizaso pianojole eta ikerlariak 'Mezularian'. Azaldu duenez, jolasa, arte eszenikoak eta musika uztartuz, zahartze prozesua modu osasungarrian garatzea nahi dute. Ikerketa burutzeko ordea, boluntarioak behar dituzte; 55 urtetik gorako 100 pertsona. Izen-ematea, info@doreni.eus helbidean edo 644 400 218 telefoaren bidez egin daiteke. 

Elkarrizketa osorik entzuteko egin klik, hemen!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide