Ikasturte amaierako entzunaldietan ikasleek urtean zehar ikasitakoa erakusteko aukera izango dute. Gaur hasi eta ostiralera bitartean izango dira entzunaldiak; arratsaldetan egingo dira kultur etxean, eta emanaldiak irekiak izango dira bertaratu nahi duten guztientzat.

EGITARAUA

Gaur, ekainak 17
- 17:00. Perkusio ikasleen entzunaldia, kultur etxean.
- 18:00. Txistu ikasleen entzunaldia, kultur etxean.
- 18:30. Eskusoinu eta flauta ikasleen entzunaldia, kultur etxean.

Bihar, ekainak 18
- 19:00. Kantuko ikasleen entzunaldia, Salatxo aretoan.
- 19:30. Trikitixa eta pandero ikasleen entzunaldia, kultur etxean.

Ekainak 20, osteguna
- 17:00. Piano ikasleen entzunaldia, kultur etxean.
- 17:00. Gitarra ikasleen entzunaldia, musika eskolan.
- 19:00. Klarinete eta saxofoi ikasleen entzunaldia, kultur etxean.
- 19:00. Tronpeta ikasleen entzunaldia, musika eskolan.

Ekainak 21, ostirala
- 17:00. Dantza-emanaldia Karela kiroldegian
- 19:00. Biolin, biolontxelo eta gitarra ikasleen entzunaldia, elizako zimitorioan.

Datorren ikasturterako izen-ematea
Bestalde, 2019-20 ikasturterako izena emateko epea ekainaren 24tik uztailaren 3ra egongo da zabalik. Horrez gain, ikasturtearen hasieran ere izango dute izena emateko bigarren epe bat irekita, irailaren 2tik 6ra bitartean.

Informazio gehiago jaso nahi duenak musika eskolara bertan jaso dezake, edo 943 833 727 telefono zenbakira deituta.