San Pedro Jaietan II.Kuadrillen arteko batel lehiaketa antolatu du Orioko Herri Ikastolak. Uztailaren 1ean izango da, astelehenarekin, eguerdiko 12:00tan.
Izen-emateak ikastolako idazkaritzan, Karela kiroldegian eta Kultur-etxean egin ahal izango dira. Antolatzaileek lagun eta kuadrilletan parte hartzera animatu nahi dituzte herritarrak.
Honakoak da batel lehiaketako araudia:
- Taldeak kuadrillaka edo lagun taldeka egingo dira.
- Batelak binaka lehiatuko dira.
- Talde mistoak izan litezke eta baita mutilak eta nesketako taldeak.
- Talde bakoitzean gehienez 2 arraunlari federatu izan daitezke.
- Taldeak 13 urtetik aurrera osatuta egongo dira.
- Derrigorrezkoa da txalekoa 14 urtetik beherakoentzat (segurtasunarengatik).
- Ezin daiteke nahita irauli (bolkatu).
- Antolakuntzak jarritako ordena jarraitu behar da, hau da, ezin da atera nahi duzuenean. Txandak errespetatu behar dira.
- Ezin da beste txalupei enbarazu egin.
- Batelak ondo zaindu behar dira.
- Batelak Salatxo pareko pantalanean hartu eta utziko dira.
- Batelaren neurriak (tosta eta hankak jartzekoa) ezin dira aldatu.
- Estropada eremuan lehiakideak bakarrik egon behar dute, hau da, momentuan lehiatzen ari direnak, zain daudenak ezin dute estropada eremura sartu.
- Epaileek erabakiko dute irteera noiz eman eta amaieran nor iritsi den lehenago.
