Familia turismoaren inguruko jardunaldia egiten ari dira gaur Arraunetxen

Karkara 2019ko eka. 13a, 10:29

Gaur goizean adituak eta turismoaren inguruan lan egiten duten profesionalak bildu dira Arraunetxen.

Basque Tour Turismoaren Euskal Agentziak eta Zarauzko Udalak antolatuta familia turismoaren inguruko jardunaldiak antolatu dituzte, lehen aldiz. Gaur Orion izan dute hitzordua, Arraunetxen. Euskadi familia turismoa proiektuaren baitako hitzaldiak eskaini dituzte. Goizean goizetik Networking tailerrak egiten ari dira Iker Fernandezen eskutik, eta jarraian, eskualdeko hainbat gune ezagutzeko aukera izango dute; hala nola, Begi Bistan, Talaiberri upeltegia edota Zumaiako kanpina eta Geoparkea.

Atzo Modelon izan ziren hainbat aditu eta turismoaren alorrean lan egiten duten profesionalak, eta besteak beste, "familia bidaiarien kontsumo ohiturak", "familientzako helmuga turistikoak" edota "Euskadiren erronkak" izan zituzten mintzagai.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide