Atzo, ekainak 12, asteazkena, azken ezohiko udalbatzarra egin zuen Orioko udalbatzak. Lau urte hauetan udal gobernua partekatu duten zinegotziak bertaratu ziren, Lourdes Salsamendi Goñi, Angel del Hoyo Bravo, Aitziber Campos Morey, Eugenio Cotado Iturain, Emeterio Iribar Sorazu, Bixente Lasa Karrikaburu, Gotzon Igoa Agirrezabal, Aizpea Ubegun Manterola, Jose Angel Iparragirre Alberdi, Iñigo Arruti Agirre eta Ana Priede Merchan.
Puntu bakarra izan zen atzoko bilkuran:
1.-Irakurri eta onartzea, egoki bada, Udalbatzarraren 2019ko maiatzaren 23an ezohiko bilkurako aktaren zirriborroa. Aho batez onartu zen.