Ziklomotoreen IAT egiteko aukera izango da uztailean

Karkara 2019ko eka. 13a, 09:00

Orioko plazan izango dira ziklomotorrei zuzendutako Ibilgailuen Azterketa Teknikoak, eta bertaratzeko asmoa dutenek aldez aurretik eskatu beharko dute txanda, Orioko Udaltzaingoaren egoitzara bertaratuta edo telefonoz deituta.

Herritarrek 50 cc-ko ziklomotoreei zuzendutako Ibilgailuen Azterketa Teknikoak egiteko aukera izango dute uztailean Orion; hain zuzen, uztailaren 10ean, asteazkena. Orioko plazan egingo dituzte azterketak.

Orioko Udaletik jakinarazi dutenez, azterketa egitera bertaratuko direnek zenbait agiri eraman beharko dituzte:

  • Fitxa teknikoa
  • Aseguruaren agiria
  • Zirkulazio-baimena

Derrigorrezkoa da aldez aurretik txanda eskatzea, Orioko Udaltzaingoaren egoitzara bertaratuta edota 943 830 028 telefono zenbakira deituta, 08:30etik 14:00etara. IAT egiteko kostuari dagokionez, 28,17 eurokoa da, eta unean bertan ordaindu beharko dute gidariek.

Bestalde, Orioko Udaltzaingoak gogorarazi du derrigorrezkoa dela ziklomotoreen azterketa teknikoa egitea. Berehala hasiko dira gidariei kontrolak egiten, azterketa egin duten edo ez ikusteko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide