Larunbat goizean egingo da Orioko udalbatzarra eratzeko bilkura

Karkara 2019ko eka. 12a, 16:00

Ekainaren 15ean, larunbatarekin egingo da bilkura udalbatzarraren aretoan.

Udal-hauteskundeak eta gero, larunbat honetan, ekainak 15, egingo da udalbatzar berria eratzeko eta alkatea aukeratzeko bilkura. Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, 09:00etan eta honako hau da gai-zerrenda:

1.- Adin-mahaia eratzea.
2.- Udalbatzarra eratzea.
3.- Alkatea aukeratzea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide