Uztailaren 2an abiatuko ditu Txurrumuskik Uda Txokoa eta Udaleku Irekiak

Karkara

Ekainaren 28tik uztailaren 1era San Pedro Jaiak izango dira herrian. Horregatik, udako ekimenei uztailearen 2an hasiera ematea erabaki du Txurrumuskik.

Uztailerako Udaleku Irekiak eta Uda Txokoa antolatu ditu Txurrumuskik. Hasiera batean, udako jarduerak uztailaren 1ean abiatzea zen asmoa, baina Orioko Udaletik jakinarazi dutenez, ekainaren 28tik uztailaren 1era izango dira San Pedro Jaiak, eta ondorioz uztailaren 1a jaieguna izango da herrian. Beraz, uztailaren 2an, asteartearekin, abiatuko dituzte Udaleku Irekiak eta Uda Txokoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide