Ikastolak eta Zaraguetak ikasturte bukaerako jaialdiak antolatu dituzte larunbaterako

Karkara 2019ko eka. 11a, 14:35

2018ko Ikastolako jaialdia.

11:00etan hasita, Ikastolako ttuntturroek herria zeharkatuko dute.

Orioko Herri Ikastolak eta Zaragueta Eskolak ikasturte amaierako jaialdiak egingo dituzte larunbatean. Egun osoko jaiak izango dira, eta horietan parte hartzera animatu dituzte herritarrak. Hurrengoak dira egitarauak:

Orioko Herri Ikastola
- 11:00etan, ikastolako ttunturroak herria alaituko dute, DBHko ikasleen eskutik.
- 11:30ean, Belen Arrieta eta Joanito Beristain irakasleei omenaldia, Karela kiroldegian.
- 11:35ean, HH eta LHko ikasleen jaialdia
- 12:20 aldera, DBH 4. mailako ikasleen agurra.
- 14:30ean, herri-bazkaria Ikastolako plazoletan (eguraldi txarra bada frontoian)
- 16:30ean, erromeria Iñaki Larrañagaren musika taldearekin.

Zaragueta Eskola
- 11:00etan, ikasleen emanaldia.
- 12:30ean, nazioarteko janarien dastaketa.
- 13:30ean, herri-bazkaria eskolako frontoian.
- 14:00etik 18:00uretara, puzgarriak eta tailerrak.
- 16:00etan, gurasoen eta seme-alaben arteko futbol partida.
- 17:30ean, karaokea eta bingoa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide