Ekainaren 19an egingo du ikasturteko azken bingo saioa, Orioko Zaharren Babeslekuak

Karkara 2019ko eka. 10a, 15:15

Erretiratuak bingoan jolasten.

Udan ez da asteazkenetako bingo saiorik izango, ezta pentsio duinen aldeko elkarretaratzerik ere.

Asteazken arratsaldero erretiratuentzat eta pentsiodunentzat bingo saioa antolatzen du Orioko Zaharren Babeslekuak, Orioko Kultur Etxeko areto nagusian. Udan kultur etxeak ordutegi berezia izaten duenez, Zaharren Babeslekutik jakinarazi dute, ekainaren 19an egingo dutela denboraldiko azken bingo saioa. "Berez hilaren 26a da hilabeteko azken asteazkena, baina egun horretarako irteera antolatu dugu Santanderrera; beraz, ekainaren 19an egingo dugu ikasturteko azken bingo saioa". Urriaren 2an ekingo diote berriz ere asteazkenetako bingo hitzorduari.

Bestalde, Orioko pentsiodunen eta erretiratuen elkartetik azaldu dute, astero pentsio duinen alde egiten duten elkarretaratzeak ere ez dituztela egingo uda partean. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide