Orioko Kofradiako kideek familia argazkia aterako dute ostegunean, kofradia zaharraren aurrean

Karkara 2019ko eka. 10a, 11:45

Argazkia, ostegunean, 13:00etan, Kofradia Zaharraren aurrean aterako dute.

Ekainaren 13an, datorren ostegunean, San Antonio Eguna izango da. Egun horretan, Orioko San Nikolas Kofradiak bertako kide erretiratuekin bazkaria egiten duela aprobetxatuz, eguerdian, 13:00etan, argazkia atera nahi dute kofradia zaharraren aurrean. "Oraindik data zehatza ez badakigu ere, laster eraitsiko dute kofradia zaharra, eta hori gertatu aurretik argazkia atera nahi dugu Kofradiako kideok". Kofradiako kide erretiratuak eta aktiboak bildu nahi dituzte argazkirako. Herriko arrantzaleek bukatu dute antxoaren kanpaina eta egunotan hegaluzetarako prestatzen ari direnez, kofradiako kide aktiboei ere argazkian parte hartzeko deia luzatu diete Orioko Kofradiatik.  

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide