Orioko judoka gazteek Irungo judo topaketan parte hartu dute

Karkara 2019ko eka. 10a, 10:03

Orioko judoka gazteak Irungo judo topaketan. (Gorka Aristegi)

Asteburuan judo topaketa izan da Irunen, Judo Club Mayumik antolatuta.

Asteburuan judoken topagune izan da Irunen. Judo Club Mayumik antolatuta, dozenaka judoka gazte bildu dira Bidasoako herrian, tartean Gorka Aristegik entrenatzen dituen Orioko judokak. "Harrera bikaina egin digute Irunen, eta eskerrak eman nahi dizkiogu Iñaki Roderori eta Judo Club Mayumiri gure judoka gazteekin izan duten begiruneagatik", eskertu du Aristegik sare sozialen bidez.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide