Traineru ligen aurredenboraldiko azken txanpan murgildu dira arraun taldeak. Gaur, igandea, aurredenboraldiko azken estropadak jokatu dituzte Lekeition (Bizkaia), eta bertan izan dira eskualdeko hainbat ontzi.
Emakumezkoen norgehiagokan 11 taldek parte hartu dute, eta Orio Arraunketa Elkartea nagusitu da. Hala, Lekeitioko 41. Bandera irabazi du gaurkoan. 22 segundoko aldearekin lortu du bigarren postua Hondarribiako ontziak.
Datorren denboraldian, Euskotren Ligan jokatuko dute Oriokoek, eta ekainaren 29an izango da ligako lehen estropada, Santanderren. Aurten ere lau talde arituko dira: Orio, Arraun Lagunak, Donostiarra eta Hondarribia. Euskotreneko azken estropadak Portugaleten izango dira, irailaren 15ean.