Orioko saregileak lanean

Karkara

Orioko saregileak lanean.

Orioko Kofradia Berria egin zutenetik, areto handia dute saregileek sareak zabaldu eta eroso lan egiteko.

Antxoaren kanpaina amaituta, itsasontzietako sarea konpontzen ari dira Orioko saregileak. Garai batean Palotan, sotoetan edo moila gainean lan egin behar izaten zuten, baina Orioko Kofradia Berria ireki zutenetik, areto handia dute sareak zabaldu eta eroso lana egiteko. Orain herritarren bistan lan egiten ez badute ere, beti bezain txukun eta fin aritzen dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide