Hau idazten hasi aurretik, KARKARAko erredakzio taldekidea noiztik eta noiz arte izan nintzen argitu nahi nuen, baina 2007tik aurrerako zebakiak bakarrik daude karkara.eus atarian, eta ni horiek guztiak baino lehengokoa naiz, zaharragoa, alegia.
Ondoren, anekdotaren batean pentsatzen jarri naiz… Zer etorriko burura eta, duela urte batzuk Orioko plazan KARKARAri egin zitzaion omenaldia. Banaka-banaka aipatu ziren hainbat izen eta nirerik ez zen entzun! Kideak zORIOntzeko unean webguneko zenbakiak izango zituzten kontuan. Hala izango zen, bai… Kar, Kar, Kar.
Baina, nire oroimenak ez badit huts egiten, ni ere izan nintzen KARKARAko erredakziokide, ala? Baietz esango nuke! Gainera portada bat baino gehiagotan ere azaldu naizela esango nuke eta, nik uste, nire erreportaje, elkarrizketa eta iritziak ere azaldu izan direla…
KARKARAko lanak utzi eta ama izateari heldu nion garai hartan askotan geratzen ninduten kaletik esanaz halako gaia edo bestelako kexa hura ere KARKARAN idatzi beharko genukeela…
Eta ni, behin eta berriz adierazten jadanik ez nintzela KARKARA-kide.
Guztia amets bat izan ote da ba...