7. Usakume Colombaireen Tiraketa izango da igande honetan Andatzan

Karkara 2019ko eka. 6a, 13:00

Aristerrazu zelaian izango da tiraketa goizeko 10:00etatik 13:00ak bitartean eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.

Ekainaren 9an, igandearekin, 7. Usakume Colombaireen Tiraketa lehiatuko da Loatzo tiro elkarteak antolatuta, Andatzako Auzo Eskola A.G elkartearen laguntzarekin.

Aristerrazu zelaian izango da tiraketa goizeko 10:00etatik 13:00ak bitartean eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara. 18m-ko distantziatik egin beharko dute tiro parte hartzaileek 6 tiratzaileko serieetan. Izen-ematea zabalik dago 42€- ren truke.

Parte hartzen dutenen artean sari sorta handi bat banatuko da. 1.850€ emango dira dirutan, hiru usakumetik hiru botatzen dituztenen artean banatuko da, txakolina eta sagardo botilak lehenengo 40entzat izango dira, opariak ere emango dituzte.

1. saria: 550€, txapela, txakolina, sagardoa, oparia
2. saria: 350€, txakolina, sagardoa, oparia
3.saria: 250€, txakolina, sagardoa, oparia
4.saria: 180€, txakolina, sagardoa, oparia
5.saria: 150€, txakolina, sagardoa, oparia
6.saria: 100€, txakolina, sagardoa, oparia
7.saria: 90€, txakolina, sagardoa, oparia
8.saria: 70€, txakolina, sagardoa, oparia
9.saria: 60€, txakolina, sagardoa, oparia
10.saria: 50€, txakolina, sagardoa, oparia
11.etik 40.era, txakolina, sagardoa, oparia

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide