Hasi dira Benta bidea konpontzeko lanak

Karkara 2019ko eka. 4a, 12:30

8 aste iraungo du Benta bideko ezpondak berregiteko lanak.

2018ko azaroaren bukaeran luizi handi bat gertatu zen Benta bidean, eta ordutik itxita egon da zirkulaziorako. Bidea konpontzeko, lehiaketa publikoa egin zuen Udalak eta Tesinsa enpresak irabazi du lehiaketa hori.

Benta bideko ezpondak berregiteko lanak 8 aste iraungo du eta 181.420 euroko kostua izango du, guztira.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide