Zarauzko triatloiak aldaketak eragingo ditu Orioko zirkulazioan datorren larunbat arratsaldean

Karkara

Aldaketa batzuk izango dira Orioko zirkulazioan 17:00etatik aurrera.

 

Hurrengo larunbatean, ekainak 8, triatloia egingo dute Zarautzen, arratsaldean. Horren harira, aldaketa batzuk izango dira Orioko zirkulazioan 17:00etatik aurrera.

  • N-634 errepidea itxita egongo da Zarauztik Oriorako norabidean, 17:00 eta 18:45 bitartean.
  • GI-3161 errepidea itxita egongo da Ubegun Industrialgunetik Lokate baserriraino, 17:10 eta 19:00 bitartean.
  • GI-3710 errepidea itxita egongo Lokate baserri paretik Oriorako norabidean, 17:15 eta 19:15 bitartean.
  • Txurrukako bidea itxita egongo da, bi norabideetan, 17:30 eta 19:45 bitartean.

Eragozpenak ahalik eta txikienak izateko, antolatzaileek honako neurriak hartuko dituzte:

Zarauztik Oriora etortzeko

  • 17:00etatik 18:45era: Autopistaz joan beharko da Aritzetako norabide-aldaketaraino, eta handik buelta Orioko ordaintokian irteteko. Zarautzen boluntarioak egongo dira horren berri emaneteko eta autopistako tiketak banatuko dituzte.

Aiatik Oriora etortzeko

  • 17:15etik 19:15era: Arrutiegia auzotik barrena etorri beharko da (Errota jatetxera eramaten duen bidetik). Errotatik Ubegun Industrialderaino lasterketako boluntarioak eta seinaleztapena egongo dira, trafikoa behar bezala bideratzeko.

Andatzatik edo Santiotik Oriora etortzeko

  • 17:30etik 19:30era: bi auzo horietatik ezin izango da Oriora zuzenean etorri. Aukera: Aiara igo eta hortik Arrutiegia auzotik eta Errotatik barrena etorri.

Oriotik Aia aldera joateko

  • Santio eta Andatzatik barrena, uneoro. Tren-geltokiko errotondan Ertzaintza egongo da trafikoa bideratzen.
  • Zudugarai gainetik eta Laurgainetik barrena, uneoro.
  • Altxerri eta Errota aldera ezingo da pasatu, 17:10 eta 19:00ak bitartean

Oriotik Zarautz aldera joateko

  • N-634 errepidetik, uneoro. Tren-geltokiko errotondan Ertzaintza egongo da trafikoa bideratzen.

Garraio Publikoa

  • Lurraldebusek ere aldatu egingo du autobusen ordutegia.

Urgentziazko kasuak

  • Anbulantziek zein suhiltzaileek lasterketako ibilbidean sartu ahal izango dute, hala behar izanez gero.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide