Intza Unanuek Azpeitiko Sanjuandegi auzoa girotu zuen atzo

Karkara 2019ko mai. 31a, 14:09

(Uztarria)

Atzo, osteguna, Intza Unanuek kontzertua eskaini zuen Azpeitiko Sanjuandegi auzoan, Garoa eta Jim Clark tabernen atarian. Berak sortutako abestiak zein bertsioak kantatu zituen, Goiuri Unanuek eta Ainara Zamakolak lagunduta.

Hala, estreinakoz jo zituen bere kanta berriak jendaurrean, hari instrumentuen doinuekin. Sanjuandegi auzoko jaietako egitarauaren barruan antolatu dute emanaldia.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide