Astelehenetan eta ostegunean egingo dituzte San Joan Gaueko entseguak

Karkara 2019ko mai. 31a, 13:00

Norbaitek kalejiran parte hartu nahiko balu, asteleheneko entsegura azaldu besterik ez du egin behar.

Atzo ireki zuten San Joan Gaueko kalejiran izena emateko epea, eta Harribileko kideek azaldu dute, 70 haur inguru inskribatu direla oraingoz. "Dena dela, hainbat dantza taldek ezin izan zuten izena eman, ordu horretan dantzako entsegua zutelako. Beraz, oraindik zabalik dago izena emateko aukera".

Astelehenean eta ostegunean, 18:30ean egingo dituzte San Joan Gaueko kalejirako entseguak, Kultur Tailerrean. Beraz, norbaitek kalejiran izena eman nahiko balu, asteleheneko entsegura azaldu besterik ez du egin behar.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide