'Gara' egunkariaren egoera azaltzeko solasaldia izango da asteartean

Karkara 2019ko mai. 30a, 12:00

Gara egunkariaren aldeko postua jartzen dute ostegunero plazan.

Garako kazetari Haritz Larrañagak eskainiko du hitzaldia, asteartean, 18:30ean hasita, Salatxo aretoan.

#ExpolioGara. Etorkizunera begira izenburupean hitzaldia eskainiko du Haritz Larrañaga kazetariak, datorren asteartean, 18:30ean hasita, Salatxo aretoan. Gara-k hitzarmen bat erdietsi zuen Gizarte Segurantzarekin urte hasieran, eta sei hilean behin milioi erdiko ordainketak egingo dizkio Garak erakundeari. Horrek asko baldintzatu du egunkariaren egoera, eta horregatik ari dira Garako langileak herriz herri hitzaldiak eskaintzen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide