Aurten berrikuntza modura, lerro berdez desberdinduko dira TAO sistemaren txartel arrunta —urdinez margotutako eremuak—, eta ez-ohiko txartela edo berdea. Udaltzaingoak KARKARAri jakitera eman dio gune berdea urdina baino zertxobait merkeagoa izango dela.
Udan, Txanka bidean autoa uzten dutenek, orain artean bezala, ordaindu egin beharko dute, baina zertxobait gutxiago; Neurri honekin nahasmendurik ez izatea eta herritar zein bisitariek, autoa uzterako garaian, guztizko informazioa eskura edukitzea nahi dela azaldu dute udaltzainek.