Kukuarri eguna ospatu zuten atzo herritarrek

Karkara 2019ko mai. 27a, 12:00

Euria eta behe-lainoa izan ziren lagun egun guztian.

Atzo, maiatzaren 26an, igandean, Kukuarri eguna ospatu zen Orion. Ekintzaz beteriko Kukuarri asteari amaiera emateko, mendira igoera antolatu zuten Talai Mendi elkarteak urtero bezala. Eguraldia lagun izan ez bazen ere, herritarrak animatu ziren mendiaren gurutzeraino igotzen. Goizeko 10:00etan izan zen irteera plazatik, gora igotzean euria eta behe-lainoa izan ziren lagun. Urtero bezala Joxemari sakristauak otoitzaldia egin zuen Kukuarrin 11:00tan. Ondoren, Talai Mendi elkarteko kideek hamaiketakoa eskaini zieten bertaratu zirenei: salda beroa eta txistor pintxoak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide